• 17
    URT

     Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak manifestazio nazionala deitu du otsailaren 12rako "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean. Donostian izango da mobilizazioa eta Bulebarretik aterako da arratsaldeko 17:00etan. Horrekin batera, manifestazioaren lelo berbera daraman manifestua ere publiko egin dute EHEko kideek agerraldian. Aipatu manifestuaren aitzakipean herri zein nazio mailako harreman dinamika zabala jarri du martxan eragile euskaltzaleak norbanako zein eragileei manifestuaren edukiak helarazi eta mobilizaziora erakartzeko. Alta, harreman horiez gain manifestua EHEren web gunean ere eskegi da herritarrek sinatu dezaten. Manifestazioaren bukaerako ekitaldian ekimen berezirik ere egongo da. Izan ere, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri merezitako omenaldia egingo baitzaio.